Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzuak azaroaren 25a dela eta zenbait ekintza antolatu ditu.

Burutzear daudenak dira honakoak:

Animatu eta parte hartu!

AZAROAK 26

17:00etan Olaztiko ludotekan

Izaskun Mujika ipuin kontalaria

“Gorputz osoko ipuinak”

AZAROAK 27

19:00etan Arbizuko Udaletxean

Samara Velte.  “Nik sinisten dizut”. Bortxaketaren kultura eta sanferminetako kasua  liburuaren aurkezpena eta hizketaldia

Nik sinesten dizut ez da 2016ko sanferminetan gertatutako taldeko bortxaketari buruzko kronika liburu soil bat. Ikuspegi kritiko batetik aztertzen du auzia, eta agerian uzten du nola gurutzatzen diren indarkeria sexistaren hainbat forma kasu bakar batean: biolentzia fisikoaz harago, nola osatzen duten erasoa epaiketan ateratako argudio sexistek eta paraleloan zabaldutako epaiketa mediatiko eta sozialak. Liburu honen helburua da bortxaketaren kultura deitzen zaion hori aletzea, ulertzea eta deszifratzea; hain zuzen ere, kultura hori aldatzeko.

AZAROAK 30

17:30ean Lakuntzako Kultur Etxean

Libre zu, libre ni, mikromusikal baten formatua daukan ikuskizuna da, non gizartean aurkitu ditzakegun hainbat egoera zein jarrera matxisten islada aurkezten da.

AZAROAK 30

19:30ean Lakuntzako Kultur etxean

Zine foruma-Volar. Inma Mata dokumentalaren protagonistetako batekin solasaldia

Emakunde.

Zuzendaria eta Gidoia:  Bertha Gaztelumendi

Produkzioa :Silvia Mendibil

Argazkia: Marino Pardo

Sinopsis

Genero indarkeria jasan duten bederatzi emakumek asteburu bat pasa dute  elkarrekin, landan, euren  egunerokotasunetik urrun. Adin eta zeregin desberdinak dituzte baina elkar ezagutzeko gai dira hitzen

beharrik izan gabe. Biolentziazko infernu horri aurre egiteko kuraiak batzen ditu baita pairatutako sufrimenduari zentzu bat eman nahi izateak ere. Eta euren bizi-esperientzia eskaintzen diete beste emakumeei  eta gizarteari.

diptikoa_PDF_elebiz

Skip to content