BA AL ZENEKIEN…?

NOLA FROGA DEZAKET EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN BIKTIMA IZAERA?

HARRERAKO BALIABIDEAK ERABILTZEKO BEHARREZKOA DA SALAKETA JARTZEA?

-NOLA ETA NON ESKATU BEHAR DA BABES AGINDUA?

 

  • Indarkeria matxista desagertarazteko mutiko gazte eta helduen konpromisoa ezinbestekoa dela?
  • Informazioa eta konpromisoa baduzu, ez duzula lagunduko indarkeria egoera hori iraunarazten? Eta gainera egoera horretan dagoenari lagundu ahal izango diozu eta erasotzaileari uko egin?
  • Sakanan, indarkeria sexista gainditu duten emakumeen talde bat sortu dela? Eta talde honen helburua beste emakumeak babestu eta laguntzea dela?
  • Indarkeria sexista sufritzen baduzu, ez dela beharrezkoa salaketa jartzea Nafarroan dauden baliabideak erabili ahal izateko?
  • Sakanan 2016an 29 salaketa jarri zirela? Eta 2017an 45 salaketa? Eta 2018an 37 salaketa?
  • Salaketa jarri zuten emakumeen % 80,18ak Espainiar Estatuko jatorria dutela?
  • Biktima eta erasotzaile gehien pilatzen den adin tarteak:
Urtea Biktima Erasotzaileak
2016 25-29 40-44
2017 25-29 30-34
2018 40-44 40-44
  • 2017an 18 emakumek eta 2018an Sakanako 20 emakumek erabili dutela Genero Indarkeria jasaten duten emakumeei arreta integrala emateko lan taldea (GEAI) Zerbitzua?
Skip to content