EGUNEROKOAN NAHI DUGU

  • Denok, beldurrik gabe atera ahal izatea, kaleak eta gauak denonak direlako.
  • Kaleaz gozatzea, inork eskua sartu gabe eta gure itxurarengatik epaitu gabe.
  • Tratu txarren kontrako abestiak entzun ahal izatea eta ez gaizki tratatzen gaituzten abestiak.
  • Txantxa edo komentario matxista/ sexistak entzuteari uztea.
  • Etxera gauez beldurrik gabe joan ahal izatea.
  • Errespetatzea EZEZKOA esaten dugunean EZEZKOA dela. Baldintzarik gabe.
  • Bikote harremana izanez gero, libre eta aske sentitu nahi dugu, ez kontrolpean.
  • Ahalduntzea, indarkeria matxistari aurre egiteko gakoa da.

Horretarako, gure espazioa aldarrikatuko dugu.

Goazen denon artean ligatzeko eta gozatzeko modu berdintzaile eta egokiak lortzera.

 

Ez onartu, apurtu ereduak eta zu zeu izan.

Skip to content