Guaixe Aldizkarian argitaratutako artikulua partekatu nahi dugu zuekin:

Festa giroa despeditzen ari garen honetan, Eraso sexistarik gabeko festen kanpainaren lemari erreparatu nahi diogu beste behin ere. ”JARAIN (Burundako euskalkian ASKATU) eraso sexistarik gabe Sakana libre” izan da aurten, eskualdeko herrietako festa guztietan entzun, ikusi eta gure egin  dugun lema, irudi eta aldarrikapena. Udako kanpaina honek, alde batetik, festa egun eta eremuetan emakumeenganako eraso zein jazarpenen aurka herritarrak sentsibilizatzea izan du helburu. Eta bestetik, errealitate honen aurrean, instituzio zein jendartearen konpromiso irmoa adieraztea.
Festak bukatu dira, baina aldarrikapena ez. Urte guztian zehar gure bizitzako edozein esparrutan,  gure ardura eta konpromisoa ikustarazi behar dugu.

Horregatik, zuregana zuzentzen gatzaizkizu. Zu, Sakanako gizon, emakume, gazte, heldu, elkarteko kide, kirolari, udal ordezkari, eragile, langile, ikasle, irakasle… zure ardura ere bada indarkeria matxistari aurre egitea. Nafarroako legeak arautzen duen bezala, prebentzioan eta sentsibilizazioan zeregin handia dauka Sakanako jendarteak.

….

Jarraitu Guaixen irakurtzen.

Skip to content