BERRIRO GERTA EZ DADIN

 Zu, Sakanako gizon, emakume,  gazte, heldu, elkarteko kide, kirolari, Udal ordezkari, eragile,  langile, ikasle, irakasle,… zure ardura ere bada Indarkeria matxistari aurre egitea.

Nafarroako legeak arautzen duen bezala, prebentzioan eta sentsibilizazioan zeregin handia dauka Sakanako jendarteak.

Prebentzio eta sentsibilizazio neurriak portaera soziokulturalak aldatzera bideratuko dira, emakumeen gutxiagotasunaren ideian edo emakumeen eta gizonen zeregin estereotipatuetan oinarritutako aurreiritziak, ohiturak, usadioak eta beste edozein praktika errotik desagerrarazteko xedeaz, eta emakumeen ahalduntzea lortzea umetatik hasita, hezkuntza formalaren eta ez formalaren bidez.

Horregatik, ildo honetan lan egiten duten emakume talde zein talde feministetan parte hartzera animatzen zaitugu.

https://www.facebook.com/altsasuko.bilgunefeminista  posta-e: altsasukofem@hotmail.com

Eguneroko jokabide matxisten aurrean ez zaitez alde batera geratu eta aurre egin!

Zure zeregina ere garrantzitsua da.

Skip to content