ZER EGIN DEZAKET INDARKERIA SUFRITZEN ARI BANAIZ?

ADI!!! Zu zara zure gorputza eta bizitzaren jabe. Inork ez du zugatik erabaki behar.

  • Maitasunak ez ditu pertsonak aldatzen. Uste oker horrek estualdiak baino ez dakartza, iruzur hutsa eta harremanaren amaiera atzeratu egiten du, zertarako luzatzea ba?
  • Zure lagun eta familiaren sostengua sendotu. Kontatu ezazu. Ez ezkutatu, ez izan lotsarik, denoi gertatu ahal zaigu. Orain garrantzitsuena zu zeu zara.
  • Gau bateko kontuak ere harremanak dira. Ez onartu ez abusurik ezta xantaiarik ere.
  • Gertatzen zaizuna kontatzen baduzu, egoera aldatzeko bideari ekingo diozu, azkarra eta ausarta zara. Animo!
  • Eta laguntza edo aholkularitza profesionala nahi baduzu, zure eskura dauden baliabideekin harremanetan jarri.

Sufritzeari uztea merezi duzu; errespetuz, arretaz eta poztasunez beteko zaituzten harreman osasuntsuak izatea merezi duzu.

Skip to content