Altsasuko festekin batera, amaiera eman zaio Sakanako herri guztietan burutu den Eraso sexistarik gabeko festen  kanpaina bateratuari.  Ekimen hau Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuek elkarrekin aurrera eraman dute eta honen helburua  da  emakumeenganako eraso zein jazarpen aurka herritarrak sentsibilizatzea eta jarrera aktiboa izatea.

Kanpaina hau ez da Tokiko Entitateen  ekimen isolatu bat izan. Emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzio lanaren eta egoera hau sufritzen ari diren emakumeen arreta hobetzeko koordinazioaren jarraipena baizik.

Skip to content